IKUS-ENTZUN

“Pantaila Fantasmaren” laugarren edizioa prest

Bilboko Puerta espazioan egin ohi da Pantalla Fantasma zine-jaialdia, non ikus-entzunezko lan mugakoak, muturrekoak, txikitzaileak eta arraroak ikus daitezkeen. Jaialdiak bazterreko lanak eskainiko ditu laugarren edizio honetan.

Aurtengo selekzioa urtarrilaren 19tik, gaurtik, 24ra bitartean luzatuko da, Puerta espazioak Bilboko Zabalbide kalean daukan egoitzan.

Jaialdiaren manifestuan Luis Buñuel zinegilearen aipu bat bildu dute: “Pantailaren betazal zuriak bere duen argia islatuko balu, unibertsoa leherraraziko luke”.

Aste honetan ikusiko diren filmak honakoak dituzue:  19an, O’er the land (Deborah Stratman, 2009, 51′) eta 90 años sin dormir (Juan Carlos Gallardo, 2013, 80′); 20an, Return of suspicion (Dean Kavanagh, 2014, 93′), Flores y rayas (Arcadi Ballester, 2014, 40′) eta There is no escape from the terrors of the mind (Rouzbeh Rashidi, 2013, 120′); 21ean, Smolt (Michael Higgins, 2013, 63′), Valparaíso, 2011. Observaciones de un turista (Rubén García López, 2012, 50′) eta La tumba de Bruce Lee (Canódromo Abandonado, 2013, 95′); 23an, Some must watch, while some must sleep (Michael Higgins, 2012, 61′); 24an, Cartas desde Parliament Square (Carlos Serrano Azcona, 2014, 53′), Historia de amor en clave de sol (Inés García, 2014, 40′), eta Boo Demon vs La cerveza de muerte. Beer of death (Sean Brown, 2014, 83′).

Tailerrak eta hitzaldiak ez dira faltako.
Hitzorduak zehazteko hemen begiratu ahal duzue: https://pantallafantasma.wordpress.com

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button