ESZENA

“Paisaia argonautekin”, musika, antzezpena eta argia

Kabia konpainiak Paisaia argonautekin izenburuko obra aurkeztuko du ostiralean, maiatzak 24, Bilboko Campos Antzokian dagoen Cupula Aretoan, 20:30ean. Ikuskizunak hori elementu batzen ditu: zuzeneko musika, zeinuen hizkuntzan oinarritutako antzezpena, eta argia eszenografiako kontzeptu gisa. Ikuskizunak Heiner Müller-en poema du ardatz.

Juana Lor-ek antzeztua eta Borja Ruizek zuzendua, zuzeneko musikaz Iñigo Olazabal arduratu da. Paisaia suntsituetan bidaiatzen duen hieroglifikoa da. Zoritxarreko paisaia da, itxaropen hautsiekin josia. Munduan gauzatzen diren basakerien oroitzapen errukigabeak.

Gaitzerdi Teatroa konpainiak 2006an eratutako antzerki ikerkuntzarako gunea da Kabia, eta dagoeneko hainbat sari jaso dituzte; esaterako, Euskal Ekoizpen Onenaren Ercilla Saria 2010ean. XX. mendeko laborategietatik abiatuta, Kabiak aktorearen artearen ezagutzan sakontzen du, entretenimendutik sormenera.

Emanaldia Cupula gune garaikidea izeneko zikloaren baitan dago. Bilboko Campos Antzokiak eta Nexo Teatro taldeak apirilean abiatu zuten egitaraua da, egungo lan eszeniko garaikideak aurkezteko asmoz. Kabia konpainiaren lanarekin amaituko da zikloa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button