Aurten ere Hatsaren Poesia olerki bildumaren 14garren alea atera nahi dute Hatsa Elkartekoek.
Bertatik ohar hau bidali digute: “Aldi oroz bezala itxaropen haundi batekin pentsatzen dugu, olerkari askoren parte-hartzeak ez digula huts egingo.
Zuen olerkiekin batera maiteenik duzuten idazle baten testu poetiko labur bat igortzea ere eskatzen dugu oraikoan.
Badakigu poesia munduan, ez litaikela mugarik eman behar baina materialki ezin bestean, olerkien bidaltzeko epe bat finkatu dugu, hau da, urtarrilaren15a. Zuen aurpegiaren argazki berri bat, otoi, behar ginuke, bai eta ere olerkari berrientzat jakin, noiz eta nun sortua zareten.”
Beste aldetik Olerkarien eguna finkaturik lotu da datorren urteko martxoaren 31n. “Egun hortan, Euskal herri osoan edo beste edozoin tokitan ere, olerki idazle edo olerkizale norberak aukeratu dezake: gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin enparantza bat, hots, nahi duen gune bat, bakarrik edo beste pertsona batzuekin, maite dituen euskarazko olerki edo testu poetiko zonbaiten aurkezteko (eta hori, nahi duen modura, irakurriz, abestuz, antzeztuz edo abar…).
Informazioa hemen begiratu ahal duzue.