Muxika herrian izango duzue aukera 1TZ4L1 3T4 P1ZTU (Lanku) bertso saio elektronikoa zertan den ikusteko. Bertsolariak Aroa Arrizubieta, Oihana Bartra eta Aitor Tatiegi izango dira, eta horiez gain, Libe Goenaga eta Manex Pagola ere inguruan ibiliko dira. Ainhoa Urien gai-jartzaile lanetan arituko da.
Zuzeneko musika elektronikoa eta bat-bateko bertsolaritzaren arteko elkarlana du abiapuntu planteamendu musikal berriak. Bi diziplina orain arte bereiziak modu malgu eta librean pentsatzen, gorpuzten eta interpretatzen arituko dira.
“Musika elektronikoaren ohiko estilo eta doinuetara jauzi egingo dugu. Bertsolariek doinutekgi berritu eta birmoldatu baten gainean inprobisatu beharko dute musika elektroniko aktualaren egile garrantzitsuen abesti eta doinuak bertso-neurrietara ekarriz. Bertso-doinu berriak sortuko dituzte abesti elektronikoak bertsionatuta, besteak beste, reggaetona, reggaea, baladak, cumbia edota popa bertsoetara bihurtuz”.
