
Euskal Herriko Bertso Eskolen arteko desafioak aurrera darrai, eta asteburu honetan Orio Sariketa izango da: Aramaioko B.E. vs. Orioko B.E.
Ostiralean, herri horretako Galtzarri gunean, 20:00etatik aurrera, honako bertsolariak arituko dira: Manex Agirre, Andere Arriolabengoa, Egoitz Eizagirre, Xabi Igoa, Rosi Lazkano, eta Imanol Habana Lizarazu. Gai-jartzaile lanetan Xabier Sukia arituko da.
Gasteiz, Zarautz, Azpeitia, Irun, Mungia, Hernani, eta Leitzatik pasa ostean, asteburu honetan Bertsotruk ekimena Oriora helduko da. Hurrengo zita Barakaldon izango da.