ARTEA

Marina Núñez artista, suminduta

Marina Núñez (Palencia, España, 1966) Fuera de sí izenburuko erakusketa paratu du Bilboko Marzana gunean. Galeria horretan jartzen duen hirugarren erakusketa da, eta otsailaren 23ra arte dago zabalik.

Nuñezek 16 irudi paratu ditu Bilboko Martzana moilan dagoen galerian. Irudiok espazioan egindako argazkiak dirudite. Izarrak, kosmosa, konstelazioak, supernobak eta antzeko elementuak gogorarazten dituzte.

Marzana gunearen arabera, “kosmosaren irudiak, teleskopioen edo zunda espazialen bidez egindakoak, zientzialariek eta artistek birsortuak, izugarri ederrak eta maiestatetsuak dira, eta gure ezagutza eta sinesmenen arabera, plegatu edo zabaldu gaitzakete”.

Horretaz gainera, antzeko ezaugarriak erakusten dituzten aurpegiak ere jarri ditu ikusgai Palenciako artistak. “Aurpegi deskonposatuek, zulatuek, plegatuek eta zabalduek, aurpegi deformatuek edo neurrigabeek egin ohi duten lez, kontroletik at dagoen egoera bat iradoki dezakete, zoroa, zeinetan sendotasun emozionala edo fisikoa hondatzen diren”.

Informazio gehiago: espaciomarzana.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button