BERTSOTAN

Bertsorako gaurko hitzorduak

Bi hitzordu interesgarri dituzue gaurko egunean bertsogintzaren inguruan.

Lehena, Bizkaiko Derio herrian gauzatuko da. Hor, Euskaltzaleen Topaguneako kulturgileen partaidetzaz, euskal kultura formatu txikian sustatzeko antolatutako Kultur Errota zirkuituaren barruan, Uxue Alberdi bertsolaria eta idazleak, Bertsolaritza: begirada feminista izeneko hitzaldia egingo du Kultur Birikan, 19:00etan.

Bigarrena, Donostiako Euskal Herriko Unibertsitatean izango da, bertako Ignacio M. Barriola Auditoriumean. Hor, Holacampus Bertsolari Txapelketa abiatuko da Amets Arzallusekin, 18:00etan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button