BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen XXX. BBK Sariketa finalari begira

Atzo jokatu zen Barakaldoko Hizkuntza Eskolan Bertsolari Gazteen XXX. BBK Sariketaren bigarren, eta azken, finalaurrekoa Durangaldea (Maddi Aurtenetxe, Kelmene Abaitua, Ixone Asategi, Irune Basagoiti, Ander Elorriaga eta Igor Galarza) eta Uribe Butroe (Amaia Gallastegi, Joane Bilbao, Izaro Bilbao, Joseba Ortuzar, Jokin Arriola eta Eneko Elorduy) taldeen artean. Durangaldeak lortu zuen finalera sailkatzea. Hortaz, erabakita geratu da abenduaren 1eko finalaurrekoa.

Durangaldeak Lea-Artibai taldearekin jokatuko du finala, abenduaren 1ean, Bilboko BBK Salan. Aurtengo finala berezia izango da, gainera, sariketaren ostean urteurrena ospatzeko Bertso saioa ere izango baitute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button