ARTEA

Bikote heterosexualak aztergai Elgoibarko Kultur Etxean

Jon Uriarte (Hondarribia, 1980) argazkilariaren The men under the influence… egitasmoa hartu du Elgoibarko Kultur Etxeak otsailaren 18ra bitarte. Egitasmoak azken urteotan bikote heterosexualen arteko harremanetan izandako aldaketak aztertzen ditu.

“Izan ere, emakumeek, aurrerapauso bat eman dute orain arte galdua zuten lekua behin betiko irabaziz, baina aldi berean, gizonekin erlazionatzen direnean, horiei erreferentzia gabeko oreka berriak sustatzen dien norabide eza irudikatzen saiatzen da”. Irudiak emakumeen arropekin jantzitako gizonezkoen erretratuak dira, eta gizon eta emakumeak elkarrekin bizi diren lekuetan eginda daude.

Bestalde, erakusketak badu Nuevos Organismos izeneko bigarren atal bat. Horretan berriz, natura da ardatz. Argazkilari gipuzkoarrak bere jarduera artistikoaren eta naturaren arteko harremana islatzeaz gainera, eredu sozial, ekonomiko eta teknologiko berriek naturan duten eragina ere nabarmendu nahi izan du. Hala, egun bada jendea hiri handiak utzi, eta herri txikietara abiatzen ari da bizitza jasangarri baten bila.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button