BERTSOTAN

Bertsolari Gazteen Sariketaren finala erabakita dago

Gernika-Lumoko Elai Alai Aretoa izan da aste honetan Bertsolari Gazteen Sariketako lehenengo finalaurrekoa. A multzoan Sagutxo kaskarinak 2.0 eta Arrakalak loratu taldeek hartu dute parte, eta B multzoan Team Rocket, Ai Zapotxin! eta Malla 2 bikoteek. Sagutxo kaskarinak 2.0 (Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz) eta Team Rocket (Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga) taldeek batu dituzte multzo bakoitzean puntu gehien, eta beraz, finalera sailkatu dira.

Sariketa honetako hurrengo saioa eta azkena, atzo, asteazkenean jokatu zen Mungiako Mugire Txokoan. Bertan, A multzoko Puntuak eta komak (Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga, Iradi Barrenetxea) eta Xarmengarriak gira (Emile Zabala, Enara Gallastegi, June Legarreta) eta B multzoko Okerbidea (Iruri Altzerreka, Peru Irastortza), LGBTaket (Ainhoa Gorostiaga eta Izaro Bilbao) eta Rara Avis (Haizea Telleria eta Maite Sarasola) taldeak aritu ziren kantuan.
Puntuak eta komak eta Okerbidea taldeek batu zituzten puntu gehien, eta beraz, abenduaren 5eko finalera sailkatu dira.
Hortaz, abenduaren 5eean, Zornotzako finalean kantatuko dutenak hauexek izango dira: A multzoan, Sagutxo Kaskarinak 2.0 (Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz), eta Puntuak eta komak (Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea), eta
B multzoan, Team Rocket  (Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga) eta Okerbidea (Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button