
Iruñean, otsailaren 4tik 27ra arte, Bertsoaroa ekimenaren hogeita hamalaugarren edizioa egingo da.
Aurten sei jarduera antolatu dira, “bertsolaritzak Iruñean duen indarraren erakusgarri”. Gazteak eta beteranoak elkarrekin arituko dira hiru bertso-jaialditan, eta horretaz gain, haurrentzako lantegi bat, eta bertso-afari bat ere antolatu dira.
Otsailaren 4an, gazteen bertso saioa antolatu da: Bertso trama. Aitor Ugarte, Eki Mateorena, Haira Aizpurua, Araitz Katarain, Kattalin Lizarraga, eta Kattin Madariagarekin.
Lehen Bertso Jaialdia otsailaren 6an egingo da Aissa Intxausti, Ane Labaka, Ekain Alegre, Joanes Illarregi, Josu Sanjurjo eta Maialen Lujanbiorekin. Eta bigarren Bertso Jaialdia otsailaren 20an izango da Alaia Martin, Amets Arzallus, Aroa Arrizubieta, Julio Soto, Sarai Robles eta Xabat Galletebeitiarekin.
Saio bereziak ere antolatu dira, hala nola, Iruñeko historia bertsotan bertso saio historikoa, non Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina arituko diren (Historialaria: Joseba Asiron, Gai-jartzailea: Ainhoa Larretxea). Otsailaren 13an izango da hitzordua.
Azkenik, otsailaren 27an, bertso afaria antolatu da Eneko Lazkoz, Nerea Elustond eta Xabat Illarregirekin.
Jakingarri guztiak, hemen.