BERTSOTAN

Bizkaiko Eskolarteko finalak

Joan den asteburuan, barikuan eta zapatuan, Ikastolen Elkarteak eta Bertsozale Elkarteak antolatutako Bizkaiko idatzizko eta bat-bateko txapelketak jokatu dira Aulestin, ehunka gazteren parte-hartzearekin.

Bat-bateko finala jokatu dute zortzi finalistek. Aurten 39 parte hartzaile egon dira bat-bateko txapelketan eta lau kanporaketa jokatu dira. Horietatik zortzi heldu dira finalera: Amaiur Betanzos Caminos (Bilbo), Eider Fernandez Aranburu (Bermeo), Helene Yerga Bollegi (Bermeo), Iradi Barrenetxea Akesolo (Artea), Izaro Pagalday Aburto (Zornotza), Jon Abasolo Sarralde (Munitibar), Maddi Aurtenetxe Bustinza (Zornotza) eta Naroa Iturrioz Lauzirika (Zornotza)

Guztien artean Iradi Barrenetxea Arteako gaztea nabarmendu da eta bera izan da Bizkaiko Eskolarteko txapelduna. Berarekin batera buruz burukoa jokatu duena, eta beraz, Euskal Herriko finalera sailkatu dena, berriz, Jon Abasolo izan da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button