BERTSOTAN

Bertsoak ere Iruñeko sanferminetan

Uztailaren 7tik 14ra bitarte, bertsolaritzak ere Iruñeko sanferminetan izango du presentzia. Guztira zortzi saio izango dira, eta bertso jaialdiak, bertso bermutak, balkoitik balkoirakoak… eta mota horretako saio bereziak osatuko dute bertso-programazioa.

Gaur berton izango da lehen saioa, 19:00etan, Sarasate pasealekuan, Sustrai Colina, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio eta Alazne Untxalo bertsolariekin. Eta bihar, Irrintzi Peñarekin, Irati Majuelo eta Sara Robles batuko dira Bertso bermuta egiteko, 14:00etan hasita.

Hilaren 10ean ere saio interesgarria izango da, Balkoitik balkoira bertso saioak, 13:00etan hasita Peña La Unica Elkartearekin. Bertan Onintza Enbeita, Jon Maia eta Julio Soto arituko dira.

Datorren asteko saioak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button