ARTEA

Paisaiari buruzko argazki tailerra egingo dute Bilbon

Carlos Cánovasek Hurbileko Paisaia izeneko argazki tailerra zuzenduko du BilbaoArten ekainaren 18tik 22ra bitarte. Irailean, zehazteke dauden zenbait data ere izango dira. Tailerrak paisaiaren argazki tratamendua izango du ardatz.

Aldi berean urbanoa eta hurbila den paisaia aztertuko dute tailerrean. Horretan izan diren aldaketak berrikusiko dira. “Egia da paisaia urbanoa deritzoguna, egonkor samarra dirudiela argazkigintza teknikaren etengabeko eboluzioan, baina egia ere bada, fase bakoitzean nabaritzen direla aldaketa leunak”. Gai hori funtsezkoa da argazkigintzan, oraindik paradigma teknologikoaren aldaketa batean murgildurik baikaude.

Irailean egingo den bigarren fasea banaka egingo diren proiektuen erakusketan, defentsan eta azterketa kritikoan oinarrituko da. Hala, partaideek inguru urbano zehatz eta hurbil batean egitasmoa gauzatu beharko dute.

Izen emateko epea, matrikularen xehetasunak, programaren edukiak eta bestelakoak BilbaoArten kontsulta daitezke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button