MUSIKA

“Udaberri Sound Fest”, Gasteizko Gora tabernan

Urtea osoan aritzen dira Gasteizko Gora tabernako kideak kontzertuak egiten, izan ere, gurean sarritan iragarri ditugu ostatu horretako emanaldiak. Oraingoan, baina, asteburu osoa iraungo duen Udaberri Sound Fest izeneko jaialdia ondu dute: zortzi talde, lau egunetan.

Bada, gaur bertan, martxoak 26, Australiako Perth hiriko The Volcanics garage-rock banda eta Gasteizeko Viva Bazooka bikote instrumentala izango dira Gora tabernan. Australiarrek Get A Move On izenburuko lana aurkeztuko dute; disko hori rob Younger (Radio Birdman, New Christs) musikari ezagunak ekoitzi du. Viva Bazooka-k, bestalde, bi EP argitaratu ditu oraintsu.

Ostegunean, martxoak 27, Italiako Toni La Muerte eta Joseba B. Lenoir izango dira, biak ala biak bakarka arituko dira, gizon-orkestra formatuan.

Ostiralean, martxoak 28, Ingalaterrako The Freeborn Brothers (country-folk-rock) bikoteak eta Arabako Arenna-k (rock psikodelikoa) joko dute.

Amaitzeko, larunbatean, martxoak 29, Gasteizko bi talde izango dira agertokian: Libe eta The Soulbreaker Company. Azken talde horrek Graceless izenburuko laugarren lana argitaratu berri du, zeina Londresko Toe Rag estudioetan grabatu duten, Liam Watson teknikari ezagunaren zuzendaritzapean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button