MUSIKA

Mike Hammer & The Taxi Drivers taldeak joko du bihar Markina-Xemeinen

Mike Hammer & The Taxi Drivers taldea 2006an hasi zen han eta hemen kontzertuak ematen, leku guztietan harrera bikaina lortuz.
Jasotako erantzun onak, maketa bat grabatzera animatu zituen eta hortik aurrera, proiektua abiada handian indartzen joan da.

Bi urteren buruan, jazz-blues jaialdien zirkuituan parte hartzen hasi ziren, Travelling Brothers eta Bluedays bezalako taldeekin jo izan dute eta bertoko zein estatuko jaialdi esanguratsuenetara eraman dute euren musika.

Euren abestiak baina batez ere bertsioak eskaintzen dituzte zuzenekoetan:Freddy King, Jimmi Hendrix, Steve Ray Vaugham, etab. Taldea honako musikari hauek osatzen dute: Nekane Agirre (ahotsa eta saxoa), Jorge Santxez (gitarra), Fernando Solla (baxua) eta Fernando Villar (bateria).

Uhagon Kulturguneak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button