BERTSOTAN

Bertso Jaialdi Mundiala

Bihar, uztailak 14, 19:00etatik aurrera eta Getxoko Muxikebarri aretoan, Bertso Jaialdi Mundiala egingo da.

Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) Uribe Kosta osoan jarduten du bertsogintzaren transmisioan, baina horrezaz gain, hainbat ekitaldi antolatzen du urte osoan zehar. Uda sasoian bertso ekitaldi oso berezi bat antolatzen du: Bertso Jaialdi Mundiala.

Aurtengo ekitaldiak ohiko ezaugarriak izango ditu: puntako bertsolariak ez ezik, ez dira faltako sorpresak, umorea, txispa, konplizitatea, ausardia eta goi mailako bertsoak. Izan ere, hori guztia eskaintzen du, jaialdi esperimentalista original bezain arrakastatsu horrek.

Ohi bezala, publikoak garrantzi handia du ekimen honetan, zenbait unetan ikuskizunaren parte bihurtzen baita. Aurten, Maialen Lujanbio (Hernani), Alaia Martin (Oiartzun), Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein), Sustrai Colina (Urruña), Aitor Sarriegi (Beasain) eta bertakoa den Unai Mendiburu bertsolariak izango dira kantuan.

Muxikebarrin eta Romo Kultur Etxean ekainaren 14tik aurrera jaso ahalko dira gonbidapenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button