BERTSOTAN

Bardoak Elizondora ailegatuko dira gaur

Bardoak taldekako ekimeneko bigarren saioa Elizondora doa gaur. Bertan, herriko Lepanatatuek 2 eta Lesakako Zortziko Haundiena taldeak arituko dira. Gaurkoa, Intza ostatuan izango da, 20:30etatik aurrera.

Esan bezala, Elizondoko Lepatanatuek 2 (Xabi Maia, Kotte Plaza, Oier Amiano, Jon Barberena) eta Lesakako Zortziko Haundiena (Eneko Fernandez, Iban Garro, Josu Sanjurjo, Maddalen Lopez) taldeak arituko dira kantuan. Bi taldeok, hilaren 29an jokatuko dute bueltako saioa, Igantzin.

Bardoen bigarren faseko azken lau saioak martxoko azken asteburuan jokatuko dira, Igantzi, Leitza eta Iruñean bi.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button