BERTSOTAN

Bertso-eskola feministetako matrikulazioa zabalik

Ireki da bertso-eskola feministetako izen-ematea, eta urriaren 4ra arte izango da matrikulatzeko aukera. Ikasturte honetan ere, urrian bidean jarriko diren Ahalduntze Bertso Eskola eta Gizonentzako Bertso Eskola Feminista eskainiko dira.

Pandemiak ezarritako egoerari begira, lagun kopurua mugatuko da, eta guztira 27 lagunentzako tokia izango da Ahalduntze Bertso Eskolan, izan ere, bertsolariei eskainitako eskola izango da aurten. Gizonentzako Bertso Eskola Feministari dagokionez, 20 lagunentzako tokia izango da, gai-jartzaile zein bertsolari izan.

Eskolak hilean behinekoak izango dira, larunbat goizetan, eta Amasa-Villabonako Subijana etxean egingo dira. Betebeharrak ere ezarriko dira: “Ikasturte osoko konpromisoa eskatuko da, bai etortzeko eta baita parte hartzeko ere. Konpromisoa, esperimentazioa eta aniztasuna dira, hain zuzen, eskola hauen oinarri”.

Hortxe dituzue Ahalduntze Bertso Eskolari eta Gizonentzako Bertso Eskola Feministari buruzko xehetasunak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button