BERTSOTAN

“Bertso Eguna”, Izpura herrian

Bihar, hilak 26, Izpurako Faustin Bentaberri gelan Bertso Eguna izango da 17:00etatik aurrera. Bertan bilduko diren bertsolariak Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Sustrai Colina eta Unai Agirre izango dira, eta Aimar Karrikak gidatuko du saioa.

“Denontzako ezagunak dira klitxeak, aurreiritziak eta aurrez eraikitako iruditegi eta usteen multzo hori. Leku batera iritsi aurretik lekua bera irudikatzen saiatu ohi gara, erran digutenarekin eta uste dugunarekin eraikitzen dugu irudia; lekuaren eta lekua osatzen duten pertsonen ustezko definizioa. Zenbateraino diren okerrak, zenbateraino zuzenak… denborak ez ezik esperientziak berak erranen digu”.
Esperientzia horietako batez gozatzeko aukera eskaini nahi du aurtengo Izpurako Bertso Egunak. Bertso jarduna ohikoa izango den arren bestelako ekimen sortak osatuko du bertsoarena, eta musika, dantza, marrazkia…ez dira faltako, izan ere, Bilaka Kolektiboko dantzariek, Paxkal Irigoien eta Xabi Etxeberri musikariek eta Dom Campistron marrazkilariak ere hartuko dute bertsoz beteriko egun horretan.

Gogoratu: martxoaren 26an, Bertso Eguna Izpuran; Faustin Bentaberri Gelan, 17:00etatik aurrera.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button