IKUS-ENTZUN

Munduaren amaiera Donostian

Gero eta gutxiago falta da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIV. Astea hasteko. Urriaren 26an hasiko da eta azaroaren 1era bitartean luzatuko.

Programazio potoloa osatuz doan bitartean, nabarmendu behar da lehen eguneko proiekzioa ikusgarria izango dela. Izan ere, jaialdia abiatuko den lehen egun horretan Bienvenidos al fin del mundo (2013) filma pantailaratuko da.

Edgar Wrighten komedia berria da Bienvenidos al fin del mundo filma. Aurretik, Shaun of the Dead (2004) eta Hot Fuzz (2007) filmak zuzendu zituen, besteak beste. Bere filmetan ohikoak diren aktoreek ere parte hartu dute, Nick Frost edo Martin Freeman esaterako.

Bienvenidos al fin del mundo filmaren istorioak 1990eko ekainaren 22an du abiapuntu. Ingalaterrako Newton Haven hiri txikiaren kanpoaldean, bost nerabek institutuko graduazioa ospatzea erabaki dute tabernaz taberna. Gogo biziz abiatu arren eta pinta ugari edan ondoren, ez dira The World’s End zerrendako azken tabernara iritsiko. Hogeitaka urteren ondoren, balentria hura amaitzen saiatuko dira, jada hiri txiki hartan bizi ez badira ere.

Iragana eta oraina uztartzen saiatzen diren bitartean, topaketa gero eta arriskutsuagoak eta zoroagoak gertatuko zaizkie.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button