ARTEA

“Deambular”, hiri artearen gaineko egitasmoa Artiumen

Xavier Entzmann (Cergy-Pontoise, Paris, 1975) Eltono artistaren Deambular izeneko arte urbanoko proiektua ikus daiteke Gasteizko Artium museoan 2012. urteko irailaren 2ra bitarte. Artistak esku-hartzeak egiten ditu hiri testuinguruetan.

Horretarako, egoera txarrean dauden superfizieak aukeratzen ditu duintasun berria emateko asmoz. Era berean, oinezkoaren konplizitatea bilatzen du berritze lan hori gauzatzeko asmoz.

El Tono artista ezaguna da munduko hainbat hiritan eginiko esku-hartzeengatik, hala nola, Madrilen, Bartzelonan, New Yorken eta Pekinen. Azken hiri horretan, hain zuzen ere, erakusketa inauguratu berri du. Bere ekintza artistikoak elementu grafiko baten aldakuntza inprobisatuetan zehazten dira, zeinak egindako testuinguruan integratu eta orekatzen diren.

Hala, Artiumenk ekoitzi eta Javier Abarcak eta Sergio Garciak komisariatu duten Deambular erakusketan, esku-hartze artistiko horien dokumentazio fotografikoa biltzen da. Horretaz gainera, Gasteizko kaleen eta Artiumen arteko loturak eratuko ditu. Horretarako, Arabako hiriburuko kaleetan barrena ibiliko da oinez lan mekanismoak gauzatzeko asmoz. Artiumen bertan, gainera, mural bat egingo du.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button