
Maitasunaren geografiak gai nagusitzat hartuta, azaroaren 13tik 26ra bitartean Literaktum Hitzen Jaialdia egingo da Donostian. “Maitasuna, ulertzen ez dugun baina bizitzeko ezinbesteko dugun sentimendua. Izan ere, bizi al daiteke inolako maitasunik gabe? Maitasunak, maitasun ezak edo desamodioak emoziorik muturrekoenak eragin ditzake gizakiarengan eta sortzaileengan, sorkuntza iturri ere izan ohi dira.”
Aipaturiko gai horren inguruan makina bat idazle bilduko dira, hala nola, Jacobo Bergareche, Antonio Muñoz Molina, Ray Loriga, Marta Jiménez, Alejandro Gándara, Máximo Huerta edota Patxi Zubizarreta. Horiei ere, Ramón Andrés, Gioconda Belli eta Antje Rávic Strubel gehitu beharko dizkiegu.
Literaturak ere modu grafikoan erakutsiko da eta horretarako hainbat erakusketa atondu dira. Adibidez, urteei erreparaturik: Mikel Laboa sortzaile handia zendu zela 15 urte beteko dira abenduan, Jules Verneren Munduari bira 80 egunetan argitaratu zela 150 urte dira eta Euskal Irudigileen elkarteak, 20 urte bete ditu. Hortaz muga horiek erakusketen bidez gogoratuko dira. Laugarren erakusketak aldiz, Surflaria komikia izango du oinarri. Eta gaur, hilak 13, hain zuzen ere, Uxue Alberdi gidoilaria eta Susanna Martin marrazkilaria elkarlanean sortutako Surflaria komikiaz arituko dira. Bi egileen arteko lankidetza, pertsonaiak nola sortu ziren, istorioaren erreferentzia musikalak, literarioak, zinemazaleak eta komikian transmititzen den gizarte-funtsa azalduko dituzte.
Ohikoak diren idazleen hitzaldi eta errezitalekin batera, antzezlanek, literatur emanaldi musikatuak, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik datorren Poesia(k) eta maitasuna(k) emanaldiak ere izango dira gozagarri.
Informazio guztia: Literaktum