ESZENA

“Bertako Fest” eszena jaialdia, Gasteizen

Gasteizeko Baratza Aretoan Bertako Fest jaialdiaren edizio berria egingo da asteburu honetan, martxoaren 11n eta 12an. Obra guztietan gaurkotasunezko gaiak tratatuko dira umoretik, dantzatik, clown-etik eta abarretik.
Larunbatean, martxoak 11, hasiko da jaialdia emanaldi bikoitzarekin: goizean, 10:00etatik 13:00etara, Kalakalab eta Kolektivo Monstrenkoren Corriente Continua antzezlan ibiltaria estreinatuko da. Txubio Fernández de Jauregui eta Ricardo del Conderen eskutik “kartografia berri bat, beste leku eta garai batetik eraikitzeko gonbidapena”.
Arratsaldean, 20:00etan, Input konpainiak El arte de no ser lana erakutsiko du. “Mendekotasunaren bizipenari buruzko gorputz-bidaia”. Piezaren ostean publikoarekin solasaldia izango da.
Eta igandean, martxoak 12, 19:00etan, Maria Andrés konpainiak Frágil lana aurkeztuko du. Giza hauskortasunari buruzko pieza bat. “Erori eta jaiki. Erori eta jaiki. Erori eta jaiki. Eta horren guztiaren erdian, amets egiten jarraitzea, jolasten jarraitzea eta, batez ere, geure buruaz barre egiten jarraitzea.”
Jaialdia Baratza Aretoak antolatzen du, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, Gasteizko Udalaren eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.

Sarrerak eta ikuskizunei buruzko informazioa www.salabaratza.com webgunean daude eskuragarri.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button