BERTSOTAN

Larunbatean hasiko da Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Irurita herrian izango da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen saioa. 17:30ean, sei bertsolari hasiko dira kantuan: Saioa Alkaiza Guallar, Eneko Fernandez Maritxalar, Sarai Robles Vitas, Idoia Granizo Uribarrena, Ekain Alegre Gil eta Egoitz Gorosterrazu Elizagoien. Horiek guztiak bertsorik onenak botako dituzte finalaurrekoetarako txartel baten bila.

Eta betiko legez, saioko irabazleak zuzenean lortuko du finalaurrekoetan egoteko txartela. Beste bertsolariek final-laurdenen fase osoa bukatu arte itxaron beharko dute, sailkatzerik duten ala ez jakiteko.
Final-laurdenen fasea, Iruritako, Vianako (urriak 14), Uharteko (urriak 15) eta Leitzako (urriak 21) saioek osatuko dute, eta guztira, 18 bertsolari pasako dira finalaurrekoetara.

Azkenik, finala, abenduaren 2an izango da Iruñean.

“Bi hilabetez, egitasmoaren irudiak islatzen duen bezala, Nafarroako lur berdeak, horiak eta gorriak zeharkatuko ditu 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketak. Bide horren bitartez, euskarari eta euskarazko kulturari ekarpen mamitsua egingo dio bertsolaritzak, Nafarroako hainbat eskualde eta bazterretara hedatuz. Era berean, euskal kulturaz gozatzeko topaleku bat eskainiko du txapelketak, eta bertsolaritzaren eta orohar euskarazko kultur sorkuntzaren bueltan dabiltzan eragile eta norbanako guztientzako elkargune ere izango da. 24 bertsolari parte hartzaileekin batera, epaileek, gai-jartzailek, antolatzaileek eta hamarnaka laguntzailek eginen dute posible egitasmoa.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button