Nontzeberri

Feministaldian, tentsioa, ihesa eta amodioa

Belaunaldiartean: tentsioa-ihesa-amodioa izenburupean, Feministaldia jaialdiari dagozkion jardunaldiak zabaldu ziren atzo Donostian. Abenduaren 9tik 14ra bitartean luzatuko da ekimen interesgarri hau.

Gaurko saioan, María PTQK, Nicolás Maleve eta Jara Richaren eskutik, Gender Art Net arte feministaren jardueraren aurkezpen eta eztabaida egongo da. Bide batez bertako eta Europako egileen arteko topagunean sortuko da.

Ostegunean,  Mireia Sallarésen Las muertes chiquitas proiekzioa izango da, eta hurrengo egunean Susanna Martínen tailerra: Komiki bat ez da lau ordutan burutzen. Egun berean, Consonniko Munts Brunet eta María Mur Dean bikoteak Festival of love. Feminismoaak Consonni zeharkatzen izenburupeko hitzaldia egingo du. Bi esperientzia, bi belaunaldi arte ekoizpen arloan eta consonniren lan egituran feminismoek duten eraginaz.
Ostean, Susanna Martín eta Raquel Gu bikoteak Enjambre egitasmoaren aurkezpena egingo du: 22 emakume komikiliarien artean 2014ko martxoan plazaratuko den liburua. Azkenik, Julia Juaniz zuzendariak  El vuelo de Dora Salazar presentatuko du.

Larunbatean, Mireia Sallarésen Las muertes chuiquitas dokumentalaren 2. zatia, eta horretan oinarrituriko tailerra abiatuko da.
Arratsaldean, Dominique Dorék, La maison de Babayagas proiektuaren aurkezpena egingo du, eta geroago, Arantxa Iurrek La mujer en las artes escénicas de Euskadi. Siglo XX. Teatro aurkeztuko du.

Hau eta beste asko, Feministaldian.

Exit mobile version