MUSIKA

Bernaola Zikloaren azken kontzertua

Musika Garaikidearen Nazioarteko XXI. Zikloa (Bernaola Zikloa) urritik hona garatu da, eta bere ateak itxiko ditu asteburu honetan. Guztira, 13 kontzertu izan dira, eta Artiumen eta Jesus Guridi Musika Kontserbatorioan eskaini dituzte, bai eta Araian eta Bilbon ere.

Urriaren 26an abiatu zen ekimena Ensemble Kuraia taldearekin, eta Icarus Ensemble taldeak itxiko du otsailaren 1ean. Tartean, Akusma, Quartetto Maurice, Bun Leng Project,  Dzas Ahotsak abesbatza, Ryoko Aoki japoniarra, Jabi Alonso, John Butcher eta Thomas Lehn taldeak pasatu dira aipaturiko espazio haietatik.

Diogun moduan, Icarus Ensemble taldeak egingo du azken kontzertua. Icarus Ensemble Reggio Emilian (Italia) sortu zen 1994. urtean. Harrezkero erreferentziazko talde bat bihurtu da eta munduko jaialdi garrantzitsuetan hartu izan du parte eta haren kontzertuak Japoniako, Mexikoko, Argentinako, Herbehereetako, Frantziako, Suitzako, Errumaniako eta Azerbaijango herrietan entzun dira.

Azken kontzertu hori Jesús Guridi Musika Kontserbatorioan izango da bihar, 19:30ean hasita.

Xehetasun guztiak Bernaola Zikloak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button