ESZENA

Urtarril eszenikoa, Gernikan

Gernikako Lizeo Antzokian hiru antzezlan taularatuko dira hil honetan: 16an, Happy End. Komedia beltz bat (Vaiven producciones); 18an, haurrei zuzendutako Opera Abeslaria. Deabru Beltzak; eta azkenik, 24an, Arrastoak (Dejabu Panpin Laborategia).

Happy End komedian, Vaiven Producciones konpainiak gizakiari buruzko hausnarketa egiten du. Erretiroa hartzear dagoen irakasleak eta etxea galtzeko zorian dagoen gazteak, Happy End izeneko agentzian egingo dute topo. Agentzia hori suizidioetan espezializatuta dago.

Opera Abeslaria. Deabru Beltzak operara gerturatzeko obra ludiko eta entretenigarria da, musika eta antzerkia uztartzen dituena. Idoia Somoza sopranoak, Katrin Schlegel aktoreak, eta Marta Galleguillos piano-joleak taularatuko dute umeentzako antzezlana.

Amaitzeko, Arrastoak Dejabu Panpin laborategiaren proposamen berrian, Urko Redondo, Miren Alkala, Iñigo Aranbarri eta Ainara Gurrutxaga dira antzezleak, eta testua Oier Guillanena da. “Lurrek ez du sekula bere amari buruzko galderarik egin. Arrastorik utzi gabe egin zuen alde etxetik bera txikia zenean. Ordutik bakarrik egin behar izan dio aurre bizitzari, etxean harrapatuta bizi den aita zainduz, erantzunak bilatzeko astirik gabe”.

Informazio gehiago: kulturagernikan.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button