MUSIKA

Emakumeak zuzeneko musikaren industrian duen papera aztertuko dute Bilbon

Emakumea zuzeneko musikaren industrian MUSIK/FEM izenburuko solasaldia egingo dute bihar, Bilboko Kafe Antzokian, 19:00etatik aurrera, Asmatu, komunikazioa eta kulturak eta Musika Bulegoak antolatuta elkarlanean.

Hau izango da parte-hartzaileen zerrenda: Carmen Zapata MIM elkarteko lehendakaria, Bartzelona; Nara Pinto programatzailea, Mad Cool, Download Festival, Bilbao BBK Live edoAzkena Rock Festival; Usua de la Fuente musikaria, Niña Coyote eta Chico Tornado eta  Zuloak, Donostia; eta, azkeni, Dorleta Martinez de Aramaiona, Hell Dorado aretoko kidea eta DJ, Gasteiz). Leire Palacios kazetariak gidatuko du solasaldia.

Solasaldiaren xede nagusia ondokoa da: “Horren bidez, emakumeak musikaren munduan duen presentzia aztertu nahi da, ondoren sektore horretan berdintasunaren bidean lagunduko duten proiektuak sortzeko”.

Informazio gehiago: musikabulegoa.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button