ESZENA

Berako Kafe Antzerki Zikloa, ostiralean hasiko da

Berako Kafe Antzerki Zikloaren XVII. Edizioa ostiralean, azaroaren 6an, hasiko da helburu zehatz batekin:  euskarazko antzerkia ostatuetara, eta jendearengana hurbiltzea.

Lehen emanaldia azaroaren 6an izango da, Ikuilu ostatuan, 22:00etan. Atea taldeak Alex Tellok idatzi eta zuzendutako Ekoetikopatetikobikoa antzezlana eskainiko du. Biki eta Viktor pisu-kideen elkarbizitzaz eta eztabaidaz aritzen den honek Donostiako aurtengo Poltsikoko Antzerki Sorkuntzaren lehiaketa irabazi du.

Bigarren emanaldia azaroaren 13an, izango da 22:00etan eta Bidaxka ostatuan. Abagune horretarako Gilkitxaro taldeak Adarretatik zintzilik antzezlana eskainiko du. Galder Pérez eta Ane Zabala dira obraren sortzaileak eta 40 urte bete berri dituzten bi pertsonaien krisia antzeztuko dute.

Azken emanaldia azaroaren 22an izango da, igandean, 19:00etan, Xuga ostatuan. Biko Teatroak Patxo Telleriak idatzitako Desentxufatuak lana eskainiko du. Patxorekin batera ere, ohi denez, Mikel Martinez arituko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button