ESZENA

“Ikuszirkus” Andoainera doa berriz

Abenduaren 27tik 30era, Andoaingo Basterora helduko da berriz Ikuszirkus jaialdia. Ekimenak familia giroan ikusteko emanaldi entretenigarriak eta aktoreen abilezia bikaina agerian jartzen ditu.

Ohikoa denez, zirku izenaren atzean arte diziplina desberdinak batzen dira, musika, antzerkia, dantza, akrobaziak….  Guztien arteko lotura perfektua bilatzen da, baina helburua berdina izaten da beti, Ikuszirkus mundura hurbiltzen den publikoari ikuskizun eder bat eskaintzea, eta bai txikiek, bai handiek elkarrekin ondo pasatzea.

Helburu hori lortzeko honako egitaraua atondu dute Andoainen: abenduaren 27an,  20:00etan,  Obsidiana taldeak Call Me Maria obra eskainiko du; 28an, Capicua konpainiak Entredos lan aereoa egingo du; 29an, Ortzi Acosta & David Madinabeitia bikotearen ikuskizuna izango da; eta azkenik, La Trocola Circok Potted lana egingo du, abenduaren 30ean.

Informazio guztia hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button