BESTELAKOAK

Berako Komiki Lehiaketa martxan da

Berako Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak komiki lehiaketa antolatu dute, euskarazko komikigintza sustatzeko asmoz.

Beraz, lanak euskaraz beharko dute izan, eta gaia librea. “Ez da onartuko eduki sexista, arrazista, homofoboa, diskriminatzailea edo intolerantziazko jokabiderik eragin dezakeen komikirik”.

Partekatzaileak hiru kategoriatan lehiatuko dira, adinaren arabera. A kategoria, 10 urte arte; B kategoria, 11-15 urte; eta, azkenik, C kategoria, 16 urtetik gorakoak.

Nahi beste lan aurkez daitezke, koloretan edo zuri-beltzean. Luzera gehienez lau orrialdekoa (DINA 4) izango da, eta apirilaren 13ra arteko epea dago aurkezteko hemen: Berako Herri Liburutegia. Eztegara pasealekua, 9. 31.780.

Kategoria bakoitzean sari bat izango da, eta apirilaren 23an banatuko dira: A kategorian, 100 euroko bonua; B kategorian, 200 euroko bonua eta C kategorian, 300 euroko bonua

Informazio gehiago: berakoudala.net.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button