LITERATURA

“Bilboko emakumeen euskal literatura” tailerra

Martxoaren 28tik maiatzaren 23ra, Bilboko Foru Liburutegian, Josune Muñoz adituak Bilboko emakumeen euskal literatura tailerra zuzenduko du. Izena emateko epea martxoaren 10etik 24ra izango da.

“Bilboko kaleetatik ibili diren euskal emakumeen izenak eta lanak ia ez ditugu ezagutzen. Ikastaro honetan Bilboko historia eta istorioak elkartuko dira gure aurreko eta gaurko emakumeen ahotsak hobeto entzun eta ulertu ditzagun”.

Egitaraua honako emakumeen lan eta diziplinekin osatuko da: Maria Díaz de Haro, Bizenta Moguel, Eulalia Abaitua (Ahozko Bilbo argazkietan), Sorne Unzueta (Errepublika garaia), Amaia Iturbide eta Goizalde Landabaso (poetak), Kili-kili, Asun Balzola, Rumble!! eta Amaia Ballesteros (Komikiak Bilbon); Laida Martinez (haur eta gazte literatura) eta Ana Isabel Morales (idaztea Bilbon).

Metodologia atsegina eta parte hartzea eragitekoa izango da, eta eskolak teorikoak eta praktikoak izango dira. Mintegiaren hasieratik saio bakoitzari aste horretan irakurritako liburuaren edo liburuen iruzkinekin ekingo zaio, liburu horiei buruzko iruzkinak taldearekin konpartituz.

Josune Muñoz euskal filologoa da, eta hala maila historikoan nola geografikoan emakumeek sortutako literaturaren eta komikiaren ikerkuntza, lehengoratze, analisi eta irakaskuntzan espezializatu da. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button