Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken aurreko fasea azaroaren 17an abiatu da Oiartzunen. Hortik atera da lehen finalista.
Ane Labaka Mayoz, Asier Azpiroz Iztueta, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eli Pagola Apezetxea, Nerea Elustondo Plazaola eta Oier Etxeberria Zubimendi aritu dira bertan, eta lan puntuagarriak bukatuta, Beñat Gaztelumendi Arandiak bildu ditu puntu gehien.
Beraz zuzenean sailkatu da finalera, eta hala, abenduaren 14an, Donostia Arenan kantatuko du. Gainontzekoek puntuazioaren arabera izango dute finalean kantatzeko aukera.
Datorren igandean Zarautzen jokatuko da hurrengo saioa, eta azkena, Arrasaten izango da.