ARTEA

“Umami”, pintura eta gastronomia

Donostiako Arteko galerian, Nori Ushijima artista japoniarrak, Umami izeneko erakusketa atondu du. Urtarrilaren 25era bitartean ikusi ahalko da.

Umami, oinarrizko bost zaporeetariko bat da, gozoa, garratz, mikatz eta gaziarekin batera.

Nori Ushijima (Japon 1956) zapore bilakatzen ditu bere lanak. Kombu algak (oinarrizko elementua Japoniako gastronomian) dimentsio handiko oihal batean aurkezten ditu, eta Still life seriean natura hilak paratzen ditu bodegoi itxuran. Ideia honetan, ikusizko artea eta gastronomiaren hibridazioa ematen da.

Erakusketa gastronomical.art proiektuaren barruan kokatzen da, Donostia 2016 eta galeriaren XX. urteurrenarengatik.

Honetaz gain, Umamiren ildotik hurbil dabiltzan beste zazpi artisten lanak ere ikus daitezke non argazkiak, portzelanak, eskulturak, eta beste pieza batzuk agertzen diren kolore neutroetan, zuri-beltzetan.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button