
Montehermoso Kulturunearen antolakuntzarekin, ekainetik irailera bitartean Belar Sounds jaialdiaren seigarren edizioa garatzen ari da bertan. Azken bi saioak hil honetan izango dira.
Ekimena sortu da” hiriko gune historikoaren birika hau musikaz betetzeko, eta aisialdirako eta bizikidetzarako espazioa sustatzeko. Estilo desberdineko talde sorta batek, bere lanak erakutsiko dizkigute udako hainbat asteburutan. Giro ona, musika zuzenean eta aire zabalean ziurtatzen dugu”.
Orain arte espazio horretatik iragan diren taldeak honako hauek izan dira: Trio Bravo, Thursday´s Pussy Dogs, Amann & The Wayward Sons, Jodie Cash, Sweet Rage, Break the Senses eta Viteri.
Diogun moduan azken bi kontzertuak programatu dira oraingo astebururako eta datorrenerako. Hala, irailaren 6an, 20:00etan, eta Falerina Lorategian, Ane Barrenetxea (ahotsa), Janire López (baxua), Julen Gilbert (gitarra) eta Esteban Gaviria (bateria) musikariek osaturiko Sua taldea arituko da. Laukoteak 90eko hamarkadako indie rocka edo post-punka elementu elektronikoekin nahasten ditu. “Soinu ilunak eta indartsuak, istorioak kontatzen dituzten letrak, kideen jarrera energetikoa eta zuzeneko potenteak dira banda honen ezaugarri nagusiak”.
Datorren astean, irailak 13, Linze taldea arituko da. Haien ikuskizuna energia beteriko da, zuzeneko magnetiko batekin eta estetika paregabearekin.



