MUSIKA

Begiekin entzuteko kontzertua

Bihar, hilak 23, Mursego musikariak Lapur(ARI)ketak pieza musikala eskainiko du Lizarran,  22:00etan hasita.

Mursegok (Eibar, 1977) musika eta musika-tresnen ikuspegi ezberdin bat eskaintzen du beti. Talde-proiektu ugaritan aritua da Maite Arroitajauregi (Anari, Lisabö, Kashbad…), baina 2009tik Mursego izeneko bakarkako proiektuan murgilduta egon da. Mursego hitza portugesez saguzarra izendatzeko erabiltzen den hitzetik dator.

Mursegok hainbat disko argitaratu ditu, baina horretaz gainera, bestelako egitasmoetan ere parte hartzen du, tartean, haurrentzako kontzertuak egiten ditu, eta hainbat musikarirekin ere kolaboratzen du. Bere obrak nolabaiteko eboluzioa bizi du argitaratzen joan den diskoen poderioz, musika era ezberdinak sortu baititu, esperimentazioaren fruituetatik, folk eta pop doinu eta formatuaren portuetaraino.
Musika-tresna ugari ditu musikalagun (txeloa, pedal loop stationa, ukelelea, autoharpa…). Bakarka bai, baina bakarrik ez: zineman ere bere hazia erein zuen (Amama, Emak Bakia, Akelarre…) eta Harkaitz Canorekin edota Ixiar Rozasekin ere elkarlanean aritu da.

Hemen duzue bere badcamp espazioa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button