ESZENA

Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko Testuen Sariak

Cafe Bar Bilbaok, Tartean Teatroak lagunduta, Cafe Bar Bilbao Teatro Laburreko Testuen Saria antolatzen du, eta lehiaketaren 21. ediziorako deia egin zuen joan den urtearen hondarretan. Izan ere, lanak abenduaren 31a baino lehenago aurkeztu behar ziren. Bada, aurtengo edizioan 31 gidoi aurkeztu dira, 10 euskaraz eta 21 gazteleraz.

Cafe-teatrorako edo formatu txikiko antzerki–lanetarako gidoiak aurkeztu dira. Horrek esan nahi du, lanaren beharrizanak (teknikoak edo artistikoak) txikiak izango direla eta bere ekoizpena eta banaketa ere erreza izan daitekela. Lanaren luzera 30 minututako antzezlan bati dagokiona izango da, gutxi gorabehera.
Eta gidoiak jatorrizkoak, antzeztu gabeak, argitaratu gabeak eta aurretik beste lehiaketaren batean saritu gabeak izango dira. Ohikoa denez, lehiaketan bi sari izaten dira: euskaraz eta gaztelaniaz.

Bada, aurkezturiko lan guztien artean saridunak aukeratu dituzte. Aurten hiru izan dira sarituak, bi euskarazko gidoien modalitatean eta beste bat, gaztelaniazkoan.

Euskarazko lehen saritua Pantzo Hirigarai izan da, Dolu izeneko antzezlanarekin. Lagun talde batean heriotza bat gertatu da eta hortik dator hausnarketa. Hiru adiskide elkartzen dira, lagunaren hiletan, eta heriotzari buruz gogoeta egiten dute. Gero, lurperatu duten laguna espazio berean sartzen da eta hitz egiten du haiekin baina ez dute entzuten ez ikusten.

Iñaki Cid Larrea izan da bigarren saritua, Arropa Zuria lanarekin. Idazle eta aktore donostiarrak hainbat lan idatzi ditu eta bestelako aipamenak ere lortu ditu bere ibilbidean. Euskadi Irratiko Baipasa saioan kolaboratzaile izaten da.
Gaztelaniazko gidoirik onena Braulio Cortes Diaz irabazi du Diario de Desdichas lanarekin.

Otsailaren 29an euskarazko gidoi irabazle bien irakurketa dramatizatua egingo da Cafe Bar Bilbaon, Lautan3 antzerki jaialdiaren baitan. Gainera saritutako lanek Pabellon 6 aretoko Antzerki Arinaren Jardunaldietan, eta bertako oholtzan ikusteko, produkziorako laguntza jasoko dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button