ESZENA

Cielo Raso taldeak “Fácil” ikuskizuna aurkeztuko du Leioan

 

Euskal Herriko Cielo Raso dantza-konpainiak Fácil izenburuko lana taularatuko du, ostiralean, martxoak 28, Kultur Leioako Auditoriumean, 20:30ean; Igor Calongek zuzendu du obra, eta bera da antzezleetako bat, Andre Quintanarekin batera. Musika, berriz, Luigi Boccherini, Chopin eta Debussy-rena da.

Barruko energia eta gorputz-malgutasuna nahasten dira obran; batzuetan, Japoniako butoh dantzatik gertu dauden mugimendu geldoak egiten dituzte dantzariek, dentsitate handiko giroak sortzeko.

“Emakume bat gela batean sartzen da, bere ezkerretara egurrezko aulki bat, honen alboan lanpara bat, egurrezkoa ere. Aurrean pertsianak dituen leiho handi bat, leihotik harago natura zabaldu egiten da… (beldurrezko pentsamendu batek emakumearen gogoa aztoratzen du) leihoaren alboan mahai txiki bat aurkitzen da, mahaiaren gainean loreak dituen loreontzia, emakumea loreengana zuzentzen da. Eskuan hutsik dagoen kopa bat daraman gizon bat sartzen da, edariren bat zerbitzatuko duela dirudi, baina gelditu egiten da. Leiho handia begiratzen du…”.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button