IKUS-ENTZUN

“Begi Belarri” ikus-entzunezkoen zikloa Oihaneder Euskararen Etxean

Aurreko egunetan komentatzen genuen bezala, GEU Elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloa jarri du abian. Atzo bertan, Dardara filmak zabaldu zuen aipaturiko zikloa. Guztira bost ikus-entzunezko eta bost solasaldi egingo dira miatzera bitartean.

Hala, hilero film bat eskainiko da arratsaldeko 19:00etan. Emanaldi guztiek bi atal izango dituzte: alde batetik, film-dokumentalaren proiekzioa eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia.
Atzo, urtarrilaren 19an, Marina Lameiroren filma pantailaratu zen.

Otsailaren 16an, Bolante baten historia filmaren emanaldia antolatu da, Jose Miguel Etxeberria Naparra, Komando Autonomo Antikapitalistetako (CAA) kidea, 80ko hamarkadaren hasieran desagerrarazi zutenekoa kontatzen duena.
Martxoaren 16an, Urak aske dokumentalaren txanda izango da. “Larrialdi klimatikoaren ondorioak jasaten hasi eta neurriak hartzea premiazkoa den honetan, bide horretan eman diren urratsen berri” emango du.
Apirilaren 12an, Julen Iriondo oñatiar kazetariaren Neskak dantzara! pieza ikusiko da. Oñatiko korpus dantzetan emakumeak parte hartzeko eginiko prozesua eta emandako urratsak jasotzen ditu ikus-entzunezkoak.
Azkenik, maiatzaren 11an, Gure hots filma pantailaratuko da, azken 40 urte hauetan euskal emakumeek lan munduan izan duten egoeraren erradiografia historikoa, gaur egun zer-nolako ondorioak eta eraginak sorrarazi dituen ikertzen duena.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button