BERTSOTAN

Xilaban, bigarren itzuliko saioak erabaki dira

Xilaba Bertsulari Xapelketako finalaurrekoen lehen itzuliko bigarren saioa jokatu zen pasa den larunbatean Isturitzeko Herriko gelan. Amets Arzallusek eskuratu zuen lehen postua, eta atzetik Maddalen Arzallus bigarrena izan zen, hirugarrena Eneritz Zabaleta, laugarrena Maddi Sarasua, bosgarrena Nahia Sasco eta seigarrena Ramuntxo Christy.

Datorren larunbatean, urriaren 22an, Aiziritzen izango da finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen saioa Sustrai Colina, Miren Artetxe, Egoitz Zelaia, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua eta Nahia Sasco bertsolariekin; eta hurrengo larunbatean, urriaren 29an, bigarrena Larresoron, Amets Arzallus, Odei Barroso, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta, Aitor Servier eta Ramuntxo Christyrekin.
Bigarren itzulian erabakiko da finaleko behin betiko seikotea.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button