LITERATURA

Beat Belaunaldiaren musika aztergai Iruñean

Asteon, On the road. Beat Belaunaldia izenburuko zikloa ondu dute Iruñeko Txantreako liburutegi publikoan. Guztira, lau ekitaldi egin dituzte: hitzaldiak, film emanaldiak…

Bada, laugarren eta azken hitzordua gaur egingo dute, 19:00etatik aurrera: Alberto Navascuések Música y generación beat: estilos musicales en sus relatos; sus relatos en los estilos musicales izenburuko hitzaldia emango du.

Beat Belaunaldiak 50eko hamarkadako idazle estatubatuar berritzaileak bildu zituen. Hala, mugimendu anitz horren baitan sortutako idazle eta liburuek AEBetako balio klasiko eta tradizionalak gaitzesten zituzten; ordea, drogen erabilera, sexu-askatasuna eta ekialde filosofiak sustatzen zituzten.

Howl de (Allen Ginsberg, 1956), On the road de (Jack Kerouac, 1957) eta Naked Lunch (William S. Burroughs, 1959) dira obra esanguratsuenak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button