MUSIKA

“Rockein” jaialdiaren finala hil honetan izango da

Iragan irailaren 30ean itxi zen Rockein jaialdiaren 9. edizioan izena emateko epea. Lehiaketa musikala Basauriko Udalak antolatzen du, Arrigorriaga, Galdakao eta Laudioko Udalen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, eta Euskal Autonomi Erkidego eta Nafarroako bakarlari eta taldeei zuzenduta dago. Aurten 179 artistak eman dute izena.

Guztien artean Rockeinen bederatzigarren edizioaren sari nagusia irabazteko hiru hautagaiak honakoak dira: Ainhoa Sagasti, 19 urteko gazte getxoztarra, Maruri-Jatabeko Dekot taldea, eta Bilbon errotuta dagoen Full Cab rock laukotea. Beste aldetik, Julen Burgos, Kurixe eta La Nevera Vacía izango dira Tokiko artistarik onenari saria irabazteko hautagaiak

Horiek guztiak arituko dira azaroaren 27an, larunbatez, Basauriko Social Antzokian izango den finalean (publikoa zutik egongo da eta doako sarrera izango da, gonbidapenarekin).

Ohi bezala, Rockeineko 4 kategorien irabazleen izenak (Artistarik onena euskaraz eta Eskarabilera saria, barne) finalean bertan jakinaraziko ditu epaimahaiak.

Kontzertua 21:30ean hasiko da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button