MUSIKA

Bermeo, sutan

Bizkaiko kostalde herria kontzertuz kiskaliko da asteburu honetan, izan ere, hiru kontzertu interesgarri izango dira, guztiak rockzaleak.

Hasteko, ostiralean, Berlinen finkatutako The King Khan & BBQ Show bikote kanadarrak joko du Kafe Antzokian, Villejuif Underground frantziarrekin eta Los Paniks bizkaitarrekin batera.

The King Khan & BBQ Show bikotea hainbat taldetan aritutako musikariak dira; oso ezagunak dira garage-punk eszena garaikidearen baitan. Blues, doo-woop, pop, punk-rock… askotariko osagaiak nahasten dituzte kanadarrek haien kantu melodiko bezain itsaskorretan. Hainbat disko argitaratu dituzte.
Le Villejuif Underground egitasmoaren buru Nathan Roche australiarra da, eta iaz plazaratutako disko homonimoan, Lou Reed, Kevin Ayers eta Brian Eno musikarien itzala nabaritzen da.

Los Paniks, berriz, bizkaitarrak dira, eta garage-rock estiloa jorratzen dute. Iaz, binilozko EPa argitaratu zuten.

Larunbatean, bestalde, Oskar Benas y Los Herejes Instro Combo (Irun, psikodelia) eta Los Misterios (Gasteiz, rock’n’roll instrumentala) taldeek joko dute Nutxaku Gauak Kapillan. Azkenik, igandean, 13:00etan, Los Cosmeticos (garage-rock) eta Mamushka! (post-punk) taldeek Beleza Malandra Ateneo Kulturalean arituko dira. Lehenengoan Bilbokoak dira, eta bigarrenak, berriz, bermeotarrak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button