MUSIKA

“BBK Udazken Soinuak” musika zikloa aste honetan hasiko da

Abendura bitartean, BBK Udazken Soinuak zikloak makina bat kontzertu eskainiko ditu Bilboko BBK Aretoan. Antolatzaileek zuzeneko ahaztezinak eta soinu harrigarriak bermatu nahi dituzte bildu duten talde andanarekin.

Kontzertuetako protagonistak honakoak izango dira:  Kokoshca (irailak 9), Mujeres (irailak 19),  Marwán (urriak 8), Anne Lukin (urriak 10), Ezpalak eta Toc (urriak 15), Los Estanques (urriak 16), Rufus T. Firefly (urriak 30), Niña Coyote eta Chico Tornado (azaroak 11), Lukiek (abenduak 16), Bruna (abenduak 18), Axolotes Mexicanos eta La Plata (abenduak 19) eta Soto Asa (abenduak 23).

Diogun moduan bihar abiatuko da ekimena Kokoshca taldearekin. Gaur egun, inork ez du zalantzan jartzen Estatuko rock talde harrigarri eta pertsonalenetako bat dela. Donostiako taldea, gainera, lan berri batekin doa Bilbora, bere estilo eklektiko baina berezkoa eta nahastezina sendotuz.

Covid-19ren egoeragatik aforoa mugatua izango da eta prebentzio neurri guztiak beteko dira.

Datu guztiak BBK Aretoak dauzka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button