ARTEA

Praktika Artistikoen eta Kultur Ikasketen masterra, Uharte Zentroan

Aurtengo urrian hasita, eta datorren urteko ekainera bitartean, Uharteko Arte Garaikideko Zentroak (Uharte Zentroa), Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) sustatu den Praktika Artistikoak eta Kultur Ikasketak: Gorputza, Afektuak, Lurraldea masterra gauzatuko da.

Masterra artearen eta kulturaren arloko (artea, teoria, ikerketa, komisariotza, hezkuntza) ikasle eta profesionalentzat, eta ikerketaren, ikasketa kulturalen eta praktika artistikoen arteko elkarguneak aztertzeko interesa dutenentzat eratu da masterra.

Ikasketa horien helburuak honako hauek dira: praktika artistikoei eta kultura bisual garaikideei buruzko ezagutza zabaltzea; ikerketa teoriko praktikorako gune bat eskaintzea; teoria kritikoa eta ikasketa kulturalak erlazionatzea, gaur egun artea ulertzeko oinarrizko gaiak eskainiz; eta ikasleak beren artean eta irakasleekin berrelikatzea sustatzea, eta praktika eta proiektu kolektiboetan inplikatzea.

Bertan garatuko diren ikasketa ildoak ondoko hauek dira: Kultura bisuala eta generoa (Teoria feministen eta ikerketa bisual eta artistikoen arteko elkarguneak aztertzen ditu); Lurraldea (Euskal kultura-ikasketen eta kultura-ekologien edukiak barneratzen ditu); eta Afektuak (Arteari buruzko praktika eta ikerketa pentsatzeko afektuek eta zaintzek duten garrantzia aztertzen du).

Huarte Zentroko instalazioetan praktika artistikorako baliabide teknikoak eta espazioak eskainiko dira, baita masterreko irakasleei laguntza eta tutoretza ere.
Aurten gonbidatuko diren artistak hauexek dituzue: Jon Mikel Euba, Julia Spínola, Jorge Satorre, Sahatsa Jauregi, Jorge Dutor eta Guillem Mont de Palol, María Salgado, Diana Toucedo eta Fátima Miranda.

Masterraren gaineko informazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Show More

Related Articles

Back to top button