IKUS-ENTZUN

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdian izena emateko epea

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiaren 19. edizioa abenduaren 4tik 13ra bitartean egingo da Bilbon. Bertan parte hartu nahi baduzue, izena emateko epea zabalik dago irailaren 5era arte.

Betiko legez, mendiarekin erlazionatuta dauden gaiak jorratzen dituzten filmek parte hartu ahal izango dute: alpinismoa, eskalada, abentura eta mendi kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena, etnografia… Baina, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera ekoitzitako lanek baino ezin izango dute parte hartu edizio honetan.
Parte-hartzaile bakoitzak film bat baino gehiago aurkeztu ahal izango ditu, eta haietako bakoitzari dagokion izena emateko inprimakia betetzea ezinbesteko baldintza da.

Film sarituak abenduaren 13an eskaini ahalko dira, hartarako propio egingo den saioan. Antolakuntza Batzordeak erabakiko du zein egunean eta zein aretotan eskainiko diren hautatutako filmak.

Jaialdiaren zuzendaritzak bost kidez osatutako Nazioarteko Epaimahaia izendatuko du, eta horrek Sari Nagusia (Eguzkilore garaikurra eta 6.000 euro) erabakiko du. Horretaz gain beste sari asko izango dira jokoan.

Jakingarri guztiak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Show More

Related Articles

Back to top button