ESZENA

“Divenire” eta “Itsasoaren emazteak” koreografiak

Divenire koreografia izango da gaur, azaroak 7, X. Dantza Zirkuituaren protagonista, Basauriko Social Antzokian, 20:30ean. Obra Circle of trust eta Logela Konpainiak eskainiko dute.

 Divenire break dance da, hip hopa, konposizio garaikidea, multimedia… Hori guztia uztartuta publikoa hunkitu eta harritzeko. Circle of Trust Estatuan eta nazioartean break dance-aren panoraman erreferentziazkoak diren gazte zaragozarrek osatu zuten konpainia 2002an. Burutzen dituzten lanen bidez hip hop kultura ezagutzera eman nahi dute.
Eurekin batera Logela aritzen da. Azken honen helburua produktu digitalak sortzea eta eszenaratzearekin bateratzea da.

Beste aldetik, Oinkari Dantza Taldeak eta Hika Teatroak egindako Itsasoaren emazteak koreografia, Andoaingo Bastero Kulturgunean ikusi ahalko da gaur ere, X. Dantza Zirkuituaren barruan.

Ikuskizun honek, Euskal dantza tradizionala oinarri hartuta, Euskal Herriko kostaldeko arrantzaleen emazteen bizipenak kontatzen ditu. Hirurogei dantzari, lau musikari eta bi aktore bilduko dira taula gainean olatuaren joan etorrian, josi eta josi saretan barrena historia bizi eta hunkigarria harilkatuz. Salitre usaineko emakumeen historia da gurea. Haien begietatik dantzatu nahi dugu, euren ahotatik kantatu, edota euren esku minberatuen azal gaziez hitz egin. Itsasoaren emazteak dira, kostaldeko bizitzaren piper eta gatza.

Eskaintza eszenikoarekin amaitzeko aipatu behar da igande honetan, azaroak 9, dantza ikuskizuna izango dela Kultur Leioan. Enambar Danza konpainiak txiki zein nagusiei zuzenduriko Babaol ikuskizuna aurkeztuko du. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button