IKUS-ENTZUN

BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalak film andana eskainiko du

Abenduaren 4tik 13ra, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalak 54 film aurkeztuko ditu bere Sail Ofizialaren barruan. Asier Altuna zine zuzendaria, Paula Olaz soinu banda sortzailea, Itziar Garcia dokumental ekoizlea, Iwona Zielińska-Sąsiada kultura kudeatzailea eta Jon San Sebastian ikus-entzunezko ikaslea izango dira 13. edizioko Sail Ofizialeko epaimahaikideak.

Guztira 175 lan aurkeztu dira festibalera, 36 herrialde ordezkatuz. Sekula baino kopuru handiagoa. Euskal Herrian ekoiztutako filmak bost izan dira, horietako lau euskaraz, eta denak estreinaldiak izango dira. Guztira 18 herrialdetatik etorritako 54 film izango dira aurtengo lehiaketan, “Europa, Iparramerika, Hegoamerika, Asia eta Ozeaniako mendiko zinemagintza Bilbora ekarriz”.

Beraz, BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia festibalaren 13. edizioan nazioarteko abenturako eta mendiko pelikula onenak pantailaratuko dira, eta 24.000€ banatuko dira Sail Ofizialeko 12 sarietan.

Pelikula hauek guztiak eta lehiaz kanpoko Zabalandi sailean proiektatuko direnak, Bilboko Euskalduna Jauregian, Sala BBK-n eta Azkuna Zentroko Golem zinemetan eskainiko dira, Covid-19 pandemiari aurre egiteko beharrezko diren neurri guztiak bermatuta. Eta lehen aldiz, on-line ere jarraitu ahal izango dira BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdiko Sail Ofizialeko filmak, mahai inguruak, hitzaldiak, eta bestelako ekitaldi bereziak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button