MUSIKA

“BBK Live Udazkena” jaialdian The Hives taldea

The Hives taldeak zabalduko du BBK Live Udazkena jaialdia, non beste askoren artean El Columpio Asesino, Maria Arnal i Marcel Bagés, Caribou, edo Zetak taldeak arituko diren. Azpimarragarria da BBK Live Udazkena eserlekurik gabeko lehen jaialdia izango dela Euskal Herrian.

Bilboko Miribillan izango dira kontzertuak, eta egoera sanitarioa erabat aldatu denez, makina bat ikusle bertaratuko ahalko dira. Ekitaldi bakoitzean, ateak 19:30ean zabalduko dira eta gaur berton, The Hives taldea buru izango da, eta beren rock-indie abesti arrakastatsuak dantzan jarriko ditu ikusleak. Novedades Carminha taldea ere arituko da, eta hurrengo diskoaren aurrerapenak aurkeztuko ditu. Venturi madrildarren gitarra sutsuak izango dituzue entzungai hasiera hasieratik.
Ostiralean El Columpio Asesino taldearen elektro-punk alternatiboa haizatuko da. Geroago León Benavente taldea arituko da; eta, gaua bukatzeko, Suediako Mando Diao taldearen rock-fusioaren txanda izango da.

Urriaren 9an, Rodrigo Cuevasen, Maria Arnal i Marcel Bagésen eta Omago euskaldunen kontzertuak programatu dira.

Bilbao BBK Live Udazkena zikloaren bigarren erdia azaroaren 11tik 13ra izango da, hortxe Caribou, Zetak, Gazzi, hala Teenage Fanclub, Dorian, Rigoberta Bandini, Mastodonte, Uniforms edo Bulego arituko dira.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button